Partekatzea - Compartir

Don Bosco eta Armeria eskolen arteko Birtual Bot  berrikuntza proiektuaren barnean formakuntza/ikerkuntza bidaia egin da Advanced Factories industria 4.0 feriara.

Bartzelonan urtero egiten den feria hau industriako berrikuntzen erakuslehio bikaina da. Hainbat hitzaldi entzun, workshop-etan parte hartu eta bertan erakusle zeuden enpresekin harremanetan jartzeko balio izan du bisitak. Hiru egunez, 260 adituk baino gehiagok partekatu dituzte beren ideiak eta arrakasta kasuak Industry 4.0 Congress-en.

Bertan, Industria-automatizazio, robotika, Adimen Artifizial, Machine Learning, VR/AR eta 4.0 Industriatik sortzen diren azken teknologien berrikuntzak aurkitu daitezke, fabrikazio-planten produktibitatea hobetzen lagun dezaketenak.

Partekatzea - Compartir