Partekatzea - Compartir

AI4Females Erasmus+ programaren barruan Poloniara bisita egin dute Elektronika eta telekomunikazio saileko ikasle eta irakasle talde batek. 2022-24 artean gauzatzen ari den programa honen helburu nagusia Adimen Artifiziala erabiliz emakumeak sektorera hurbiltzea da. Horretarako azken bi urte hauetan Txekia, Polonia, Grezia, Espainia eta Portugal-eko hainbat eragilerekin ekintza desberdinak antolatu dira proiektua aurrera emateko. Ekintza hoietako bat izan da Poloniara egindako azken bisita.

32 ikasle eta 8 irakaslek osatutako taldeak Wisokie Masowieckie herria bisitatu zuen bertan kokatuta dagoen CKZ (Centrum Ksztalcenia Zawodowego) ikastetxekoak baitziren anfitrioi. Egun osoko bidai luze baten ostean iritsi ziren bertara. Bertan, lehen egunean, Adimen Artifiziala erabiliz sortutako proiektu erakusleak erakutsi ziren herriko kultur etxean bertako agintari eta ikasleen aurrean. Proiektuak aurkeztu ostean beraien funtzionamendua gertuagotik ikusteko aukera izan zuten bertara bildutakoek.

Hurrengo egunean CKZ ikastetxean bildu ziren ikasle guztiak eta herrialde desberdinetako taldeetan lan eginez adimen artifiziala ardatz zuten proiektu desberdinen ideiak plazaratu zituzten. Egunaren amaieran herrialde parte hartzaileetako irakasleek osatutako epaimahaiak ideia originalenak saritu zituzten. Honen ostean iritsi zen elkar agurtzeko momentua.

Azken bi egunak Poloniako historian eta kulturan murgiltzeko probestu zituen taldeak. Treblinkako kontzentrazio esparrua bisitatu zen, non Bigarren Mundu gerran naziek milioi bat judu inguru hil zituzten. Handik Warsaw -ra joan zen espedizioa  eta bertako txokoak ezagutzen pasa zituzten bidaiaren azken bi egunak.

As part of the AI4Females Erasmus+ programme, a group of students and lecturers from the Electronics and Telecommunications department visited Poland. The main objective of this programme, which is being carried out between 2022-24, is to bring women closer to the sector through the use of Artificial Intelligence. To this end, in the last two years, different actions have been organised with different agents in the Czech Republic, Poland, Greece, Spain and Portugal to carry out the project. One of these actions has been held in Poland.

The group, formed by 32 students and 8 teachers, visited the town of Wisokie Masowieckie where they were hosted by CKZ school (Centrum Ksztalcenia Zawodowego). They arrived there after a long day’s journey. There, on the first day, demonstration projects created using Artificial Intelligence were exhibited to the local authorities and pupils in the local cultural centre. After the presentation of the projects, the attendees were able to have a closer look at how they worked.

The next day, all the students met at the CKZ and, working in groups from different countries, they launched ideas for different projects centred on artificial intelligence. At the end of the day, the jury, made up of teachers from the participating countries, awarded prizes to the most original ideas. After that it was time to say goodbye to each other.

The group used the last two days to delve into Polish history and culture. They visited the Treblinka concentration camp, where during World War II the Nazis killed nearly one million Jews.From there the expedition moved on to Warsaw and spent the last two days exploring the city.

Partekatzea - Compartir