por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 8, 2024 | Sin categoría
«LED-CUBE KAI» proiektua elektronikako ikasleek sortu dute eta hiru dimentsioko LED kubo bat da, sormena, ingeniaritza eta programazioa konbinatzen dituena, ikusizko erakustaldi liluragarri bat sortzeko. Kubo formako egurrezko oinarri baten gainean eraikia, gailuak estrategikoki jarritako LED zerrendak erabiltzen ditu argien bi matrize osatzeko. Kuboaren alboetan 40 LEDeko hamar zerrenda horizontaletan eta goiko aldean 10 LEDeko hamar zerrendatan antolatuta, kuboak patroiak eta argi-efektuak sortzeko aukera zabala eskaintzen du.
5V-ko eta 30Ako bi elikadura-iturrik hornidura elektriko sendoa bermatzen dute, energia modu eraginkorrean banatuz LED matrizeen, Teensy mikrokontrolagailuaren eta Bluetooth moduluaren artean. Gainera, ikuspena hobetzeko eta LED bakoitza argi eta garbi bereizteko, argia bereizteko gelaxkak eta akriliko opakuzko estaldura gehitu dira. Estaldura horri esker, argia dardarka sortzen da, kuboaren barne-egitura agerian utzi gabe, eta ikusizko efektu liluragarria sortzen da.
Kuboaren beheko aldean, barnean, zirkuitu inprimatuko plaka batek (PCB) Teensy, Bluetooth modulua eta konexio elektrikoak gordetzen ditu, proiektuaren elektronika zentralerako plataforma antolatu eta trinkoa eskainiz. Gordailu honetan zehaztutako dokumentazioak «LED-CUBE KAI» ren erreplikazioa errazten du, zale sutsu eta zaleei beren hiru dimentsioko LED kuboaren sorreran murgiltzeko aukera emanez.
Informazio gehiago GitHub-en.

por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 8, 2024 | Sin categoría
Ekiline proiektua elektronikako ikasleek garatu dute. Proiektu hau bi gurpileko robot orekatzaile bat da (balancing), zutik mantendu behar da modulu giroskopiko bati esker, aldi berean, lerro bat jarraitu dezake sentsore batzuei esker. Horretarako hainbat pauso jarraitu dituzte. Hona hemen zertan datzan jakiteko emaitzaren argazkia eta informazio gehiago Github-en.

por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Ene 30, 2024 | Sin categoría
Elektronika eta Telekomunikazioak alorgunean ikasturte honetako STEAM jarduerak antolatzen hasi gara. Aurtengoak ere DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude eta inguruko ikastetxeei zabaltzen da aukera.
Gure alorgunean egiten dituzten aktibitateei eskerrak elektrizitatea eta elektronika familiako gaiak lantzen dituzte maila guztietako ikasleek, berain interesekoak diren jardueren bitartez.
Jarduera hauetan besteak beste teknologiarekiko interesa pizten da, ikasteko esperientzia praktikoak ahalbidetzen dira eta pentsamendu kritikoa sustatzen da. Ondo pasa!!




por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Ene 30, 2024 | Sin categoría
Poloniako Wysokie Mazowieckie herrian kokatutako Lanbide Heziketako CKZ ikastetxeko 4 irakasle egon dira aste betez Don Bosco bisitatzen Erasmus+ bekei esker. Elektronika eta Telekomunikazioak alorgunea ere bisitatu dute. Gure alorgunean egon diren egunean gure metodologia nola gauzatzen dugun azaldu diegu. Horretaz gain gure instalazioak ikusi al izan dituzte.
Oso positiboki baloratu dute jasotako azalpenak eta ikasi duten guztia. Beraien ikastetxea bisitatzeko gonbidapena ere jaso genuen.
*****
Four teachers from CKZ VET School in Wysokie Mazowieckie, Poland, have been visiting Don Bosco for a week thanks to the Erasmus+ scholarships. They’ve also visited the Electronics and Telecommunications department . We’ve explained to them how we implement our methodology on the day they’ve been in our department. Besides that, they’ve seen our facilities.
The explanations received and everything they have learned have been highly appreciated. We even got an invitation to visit their school.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Nov 29, 2023 | Sin categoría
Aurtegoan ere telekomunikazio instalakuntza zikloko bigarren mailako ikasle eta irakasleak Itelazpik Jaizkibeleko mendi gainean dituen telekomunikazio-azpiegitura publikoak gertutik ezagutzera joan gara.
Ikastetxetik egunerokoan urrunetik ikusten ditugun antenak gertutik ezagutzeko parada izan dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Itelazpiko arduradunei bertako ateak ireki eta EITBren irrati eta telebista seinalea eskualdean igorri ahal izateko atzetik dagoen prozesu konplexua horren ondo azaltzeagatik. Esperientzia bikaina izan da!