Partekatzea - Compartir

Maiatzaren 9 eta 11 artean  ospatu zen 2022-ko Eusko Skills ekitaldia Irungo Ficoba-n. Lanbide heziketako olinpiada hauetan Elektronika-ko Skill-en antolakuntza Don Bosco LHII ikastetxeko elektronika eta telekomunikazio sailekoena izan zen. Bertan Armeria Eskola-ko eta La Salle Berrozpe-ko ikasleek ere hartu zuten parte Don Bosco-koez gain. Lehenego egunean elkar ezagutu zuten eta hurrengo bi egunetan elektronikaren inguruko hainbat proba egin zituzten; soldaketa, diseinua, programazioa. Spain Skills 2024 ekitaldirako gonbidapena zen proba hauetan erakutsitako trebetasunak ematen zuen saria. Txapelketaz haratago, lehiakideentzako bertan ikusi, ikasi eta bizitakoa izango da euren saririk onena.

Azkenean La Salle-ko Adrian Herrera-ek lortu zuen urrezko domina, Don Bosco-ko Ander Esteban (zilarrezko domina) eta La Salle-ko  Nazar Dovhopolov-ek (brontzezko domina) lagundu zioten podium-a osatzen.

Partekatzea - Compartir