Ondorengo estekan, arduino uno erabiliz egindako priektu txiki bat ikus daiteke. Proiektuaren eginkizuna, serbomotore bat giratzea da potentziometro batek emandako tentsio balioen arabera. Proiektua garatzeko, arduino softwarea erabili dut programa egiteko eta proteus simulazioa egiteko. Serboa ondorengo irudian ikusten dena da,
.
Estekaren bukaeran ikusiko den bezala, gurpil bat erantsi diot nola giratzen den ikusteko.
.
Ondoren, sketcha ere ikus daiteke. Bertan, serboa arduino plakaren 9 pinean dagoela ikusten da. PWM duen beste edozein ere erabili ahalko zen. Potentziometroaren irakurketa egiteko, edozein sarrera analogiko erabili behar da, kasu honetan A0 dela ikus daiteke. Potentziometroaren balioa, erabilgarri izateko, maps funtzioa erabiltzen da. Honek, serboaren biraketa 0tik 180º arte mugatzen du. Azkenik, serialetik balioak ikusteko aukera ere utzi dut.
/************************************************************************ Serbomotore bat giratzen da potentziometro
baten balioaren arabera ************************************************************************/ #include <Servo.h> Servo serboa; int posizioa=0; int potentziometroa= A0; int balioa,atera; /************************************************************************ Hasiera batean zero posizioan egongo da serboa hau da, erdiko puntuan ************************************************************************/ void setup(){ Serial.begin(9600); serboa.attach(9); serboa.write(posizioa); delay(15); pinMode(potentziometroa,INPUT); } void loop(){ balioa=analogRead(potentziometroa); // Potentziometroaren balioa
atera=map(balioa,0,1023,0,180); // 0 eta 180º artean mapeatzen dut serboa.write(atera); // informazioa serbora bidali
delay(15);
Serial.println(atera); // serialetik ze posizio den ikusten dugu }
Azkenik, proiektu osoaren bideo txiki bat ikus dezakezu, nun simulazioa eta muntaiaren funtzionamendua ikus daitekeen.