Don Bosco, 5G sare profesional pribatu bat duen Euskadiko lehen Lanbide Heziketako zentroa

Don Bosco, 5G sare profesional pribatu bat duen Euskadiko lehen Lanbide Heziketako zentroa


Errenteria, 2025eko martxoaren 19a – CIFP Don Bosco LHII Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua Euskadiko lehen Lanbide Heziketako zentroa bihurtu da 5G sare profesional pribatu erabat operatibo bat izaten. Azpiegitura hau 5G FPeuskadi proiektuaren baitan ezarri da, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako ekimen bat, Tknika-k (Aitor Iturrioz) koordinatua.

5G FPeuskadi proiektuan, parte hartzen du Don Bosco LHII zentroko Elektronika eta Telekomunikazioetako sailak (irakasleak: Asier Murua, Mikel Aristi eta Inazio Lizuain) eta baita CIFP Mendizabala LHII zentroak ere (Jokin Estepa irakaslearekin). Proiektuaren helburua da Euskadiko LH zentroetarako 5G sare profesionalaren eredua diseinatzea eta nodo pribatuak ezartzea hainbat zentrotan. Gaur egun, proiektua bere bigarren garapen-urtean dago.

Don Boscon lortutako mugarri hau Euskaltel/MasOrange enpresarekin izandako lankidetzari esker gauzatu da. Haiek izan dira sarearen hedapenaren arduradunak, eta jada erabat operatiboa da. Instalazioan Cumucore Core bat eta Bi Baicells RAN ekipo ezarri dira, 5G-an oinarritutako aplikazio berrien garapenean aurrera egitea ahalbidetuko duen sare bat osatuz.

Eta orain zer?
Azpiegitura honekin, LHn berrikuntza-proiektu berriak egiteko ateak irekitzen dira, 5G aplikazioak esploratuz gailuen arteko komunikazio-sistema gisa. Egin daitezkeen ekimenen artean daude:

  • urruneko kirurgiak eta telemedikuntza aurreratua, 5G-ren latentzia baxuari esker denbora errealean urrutitik ebakuntzak egitea ahalbidetzen dutenak;

  • auto autonomoen gidaritza eta V2X komunikazioa, ibilgailuen eta azpiegituren arteko konexioaren bidez segurtasun-bideak eta trafikoaren optimizazioa hobetzen dituztenak;

  • Errealitate Hedatua (XR) ingurune industrialetan, mantenu urrutiko lanak eta ekoizpenaren optimizazioa simulazio murgiltzaileekin errazten dituztenak;

  • eta droneen erabilera logistikan eta segurtasunean, entregak azkar egiteko eta denbora errealean zaintza adimentsua burutzeko aukera emanez.

5G FPeuskadi proiektuak euskal Lanbide Heziketaren berrikuntzarekiko eta etorkizuneko teknologietara egokitzeari buruzko konpromisoa sendotzen du, ikasleek puntako azpiegiturak izatea bermatuz euren prestakuntzan.

MALAKABOT

MALAKABOT

 

Elektronika-telekomunikazio mintegitik Malaga-ra bisita egin da Malakabot txapelketa-erakusketan parte hartzeko.  IES Politecnico Jesus Marin ikastetxeak antolatzen du teknologiari zuzendutako egun hau. Bertan, Espaniako hainbat ikastetxe gonbidatuetatik hurbildutako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten eta horrez gainera txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera izan zen. Don Bosco-ko Mantenu elektronikako Alex Laparra, David Lopez eta Ibai Sanchez-ek lerro jarraitzaileen eta soldaketako txapelketetan parte hartzeaz gain Telekomunikazioko Aketza eta Iker Alonsok euren proiektuak aurkeztu zituzten. Esperientzia bikaina bizitzeko aukera izan zen bidaia.

 

 

Nodoen transferentzia saioa

Nodoen transferentzia saioa

Elektronika eta telekomunikazio saila Martxoaren 23an Bergarako Miguel Altuna ikastetxean egin den Nodoen transferentzia saioan izan da. Bertan Bio-zientziak; Fabrika digital eta konektatua; Fabrikazio aurreratua eta robotika autonomoa; eta Energia nodoen arduradunek azken urtean zehar eginiko azterketaren ondorioak azaldu dituzte.

Hala nola, gaur egungo egoera geopolitikoak eta teknologia aurrerakuntza aitzindarienek epe laburrera gizartean zein ikerkuntza arloan izango dituzten ondorioez aritu dira hizlariak. Etorkizunera begira funtsezkoa izango da saioan aipatutakoa aintzat hartuz estrategikoki kokatzea.