Urmaela proiektua Pasaia Lezo Lizeoan

Urmaela proiektua Pasaia Lezo Lizeoan

Ezkerretik eskubira, Ander Esteban eta Bryan Arias

URMAELA proiektua Don Boscoko Mantentze lan elektronikoko 2. mailako ikasle eta Pasaia Lezo Lizeoaren arteko kolaborazio bat bezala sortu zan eta maiatzaren 30ean, proiektua instalatzera joan ginen 2 ikaslerekin, Bryan Arias eta Ander Esteban.

Eskoletako Urmael Sarea (EUS), haien webgunean esaten duten bezala, «eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.»

Pasai Lezo Lizeoak proiektu honetan parte hartzen du eta urmaela laborategi bezala erabiltzen dute, bertako fauna, flora, ekosistemak, urak…zeharkako gai asko jorratzeko ematen bait die.

 

Pasai Lezo Lizeoko urmaela

Pasai Lezo Lizeoko urmaela

Proiektuaren helburua Urmaelaren inguruko datuak transmititzeko gai den estazio meteorologiko bat garatzea izan da, hala nola uraren tenperatura, uraren ph-a, lurraren hezetasuna, uraren uhertasuna eta giroaren tenperatura/hezetasuna. Datu horiek web orri publiko batean ikus daitezke, eta ikasleek denbora errealean eskura ditzakete, edozein unetan.

Prototipoa

Hau egiteko, elektronikako hiru ikasleko talde honek (lehen aipatutako bi ikasleak eta Ignacio Sorarrain) garatu duen prototipoak dituen sentsoreen datuak jaso ondoren, Narrow Band IoT bidez komunikazio mugikorren antenetara bidaltzen dute informazioa eta Node-Red broker bat erabiliz informazioa ThingsBoard-eko webgune publiko batean publikatzen dira modu grafikoan, hemen ikusi daitekeen bezala.

ThingsBoard interfaze grafikoa

Gure ikasleak prozesua nolakoa izan den eta zein teknología erabili dituzten azaldu zieten Pasai Lezo Lizeoko DBHko tekonologiako ordezkariei. Oso aberasgarria izan da bai prozesua nolakoa izan den azaldu dutenentzat, baita DBHko beste ikasle batzuengandik eduki bat jaso dutenentzat ere.

Bryan eta Ander beste ikasleei azalpenak ematen

Gainera, proiektu hau aurten aurrera eraman diren dB Sarien XI. edizioan bi lehiaketetan txapeldun izan da: #proiektOn eta #ekintzaileDB kategorietan.

Ezkerretik eskubira, Ander Esteban eta Ignacio Sorarrain dB Sarietako Standean

 

Zorionak proiektuan nola edo ala parte hartu dezuten guztiei!

 

Proiektuaren instalazioa