ToPollution

ToPollution

Proiektu honen bidez, hiriguneetako zarata-mailak eta airearen kutsadura etengabe neurtu nahi dira. Era berean, datu horiek kudeatu eta parametrizatu egingo dira esplizituki zeregin hauek egingo dituen Web orri batean. Webgune horrek hiriko kutsadura-egoeraren ikuspegi grafikoa emango digu. Horri esker, erabiltzaileak gailuaren kokapenean dagoen kutsaduraren berri izango du noiz nahi. Don Boscoko eta Zubiri Manteoko ikasleek aurrera eramandako diziplina anitzeko proiektua da. Lehenengoak datuak neurtu, prozesatu eta datu horiek hodeira eramateaz arduratzen dira, eta Zubiri Manteo taldekoek web orri funtzional eta praktiko bat egin dute.

Proiektuari buruzko informazioa GitHub-en.

SHELEMIN

SHELEMIN

Proiektu hau theremin batean oinarrituriko musika instrumentu bat da. Proiektuan garatutako instrumentua theremin elektronikoa bat da, distantzia sentsoreak erabiliz tonoa eta bolumena kontrolatzeko antenak erabili ordez.

Zer da theremin bat? Lehenengoetako musika-tresna elektronikoetako bat da, musikariaren kontaktu fisikorik gabe kontrola daitekeena. Berezko instrumentua antenaz eta osziladorez osatuta dago, musikariaren eskuaren posizioa detektatzen dutenak eta frekuentzia eta bolumena kontrolatzen dutenak. Esan bezela, proiektu hontan sentsoreak erabili dira eta theremina digitalizatu da.

Proiektuari buruzko informazio guztia GitHub-en.

Solar Marine

Solar Marine

Proiektu hau eguzkiaren energiarekin mugitzen den itsasontzi bat da eta ekainean Galizian egiten den txapelketa batean parte hartzeko prestatu da. Itxasontziaren atal guztiak, diseinua, kontrola, materialak… proiektuan zehar zehaztu eta landu dira ahalik eta efizienteena izan zedin. Zentzu hortan hainbat aldagai hartu behar izan dira kontutan, hidrodinamika, flotabilitatea, motorraren potentzia…

Proiektu honen informazio osatua GitHub-en.

VASCAR

VASCAR

El proyecto consiste en un carro metálico automatizado para que mediante una página web se pueda enviar a diferentes puntos. Estos puntos serán códigos QR ubicados al lado de una línea negra la cual seguirá el carro. La información de los códigos se envía una Raspberry que comparará el valor de la lectura con la página web utilizando un programa de python y, si ambos valores coinciden, mandará una señal a un Arduino que parará los motores del carro. El carro se moverá usando unos motores de Hoverboard alimentados por una batería de 36 V y seguirá una línea negra ubicada en el suelo utilizando unos sensores infrarrojos.

La información de este proyecto en GitHub.