Konputazio bidezko ikusmen eta adimen artifizialaren ikastaroa jaso dugu Vicomtech-en

Konputazio bidezko ikusmen eta adimen artifizialaren ikastaroa jaso dugu Vicomtech-en

@FPdonboscoLH @elektronikadb saileko irakasleok eta  @ArmeriaEskolako @Elektronbits_AE irakasleek ikastaro oso aberasgarria jaso dugu Vicomtech-eko Jairo eta Fatimaren eskutik.

Ikastaroaren helburua konputazio bidezko 2D/3D ikusmena eta adimen artifizialaren oinarri teoriko eta praktikoak ulertzea izan da.

Gaur egun, teknologia hau hainbat aplikazio-eremutan erabiltzen da eta industriaren eta automobilgintzaren sektoreek dute aplikazio- eta hazkunde-potentzial handiena.

Mundu berri eta benetan interesgarria. Teknologia berritzaileetan eguneratzen eta trebatzen jarraitzen dugu.