por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Ene 31, 2022 | Sin categoría
Bi proiektu hauetan etorkizuneko hainbat 4.0 teknologia lantzeko aukera izango da.
Oldbot proiektuan robot humanoide bat eskuratuko da eta zaharren egoitzen kolaborazioarekin 3. adineko pertsonen zerbitzura jarriko da robota.

#FP21 proiektuak, ordea, robot kolaboratiboak, FPGA gailuak eta zirkuitu elektronikoak sortzeko 3D inprimagailuak uztartuko ditu.


por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Abr 26, 2021 | Sin categoría
Robot@3DP proiektuaren barnean, ikasle talde batek, antolatutako bigarren ikastaroan parte hartzeko aukera izan zuen . Hasierako planen arabera ikastaro hau Italian egin behar bazen arren, pandemiak baldintzatuta modu ez presentzialean egin zen. Bertan ikasleek 3D diseinu, inprimaketa, Arduino, FPGA eta 4.0 industriari buruzko ezagutzetan sakondu ahal izan zuten. Espero dugu udazkenean hirugarren ikastaroa Eslovenian egin ahal izatea.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Feb 2, 2021 | Sin categoría
Pandemiak baldintzatuta, atzerrira ezin izan badugu bidaiatu ere; horrek ez digu mugatu, Robot@3DP proiektuaren plangintzarekin jarraitzeko. Oraingo honetan, gure 8 ikasleek aukera izan dute, 3D diseinua eta inprimaketa, Arduino eta FPGA eta Industria 4.0-aren inguruko ikastaro bat jasotzeko modu ez presentzialean. Denak ere puntako gaiak izan dira eta oso erabilgarriak etorkizun hurbilean. Lehiaketa bat ere jaso du ikastaroak, irabazlearentzat sari eta guzti!
