
ToPollution
Proiektu honen bidez, hiriguneetako zarata-mailak eta airearen kutsadura etengabe neurtu nahi dira. Era berean, datu horiek kudeatu eta parametrizatu egingo dira esplizituki zeregin hauek egingo dituen Web orri batean. Webgune horrek hiriko kutsadura-egoeraren ikuspegi grafikoa emango digu. Horri esker, erabiltzaileak gailuaren kokapenean dagoen kutsaduraren berri izango du noiz nahi. Don Boscoko eta Zubiri Manteoko ikasleek aurrera eramandako diziplina anitzeko proiektua da. Lehenengoak datuak neurtu, prozesatu eta datu horiek hodeira eramateaz arduratzen dira, eta Zubiri Manteo taldekoek web orri funtzional eta praktiko bat egin dute.
Proiektuari buruzko informazioa GitHub-en.