
MALAKABOT
Elektronika-telekomunikazio mintegitik Malaga-ra bisita egin da Malakabot txapelketa-erakusketan parte hartzeko. IES Politecnico Jesus Marin ikastetxeak antolatzen du teknologiari zuzendutako egun hau. Bertan, Espaniako hainbat ikastetxe gonbidatuetatik hurbildutako ikasleek euren proiektuak aurkeztu zituzten eta horrez gainera txapelketa desberdinetan parte hartzeko aukera izan zen. Don Bosco-ko Mantenu elektronikako Alex Laparra, David Lopez eta Ibai Sanchez-ek lerro jarraitzaileen eta soldaketako txapelketetan parte hartzeaz gain Telekomunikazioko Aketza eta Iker Alonsok euren proiektuak aurkeztu zituzten. Esperientzia bikaina bizitzeko aukera izan zen bidaia.