IOT in order to improve life

IOT in order to improve life

Elektronika eta Telekomunikazioak saileko ikasle eta irakasleek  «IOT in order to improve life» 2 minututako bideo motza prestatu dute #TA3exchange izeneko lehiaketa batean parte hartzeko.

TA3 30 urteko unibertsitate tekniko eta komunitarioen arteko aliantza oparo bat da Estatu Batuetan eta Europan, ikasketa sare bizi bezala funtzionatzen duena, bazkideak lotzen dituena eta praktika berritzaileak argitzen dituena. TA3k foro bat sortu du hezkuntza-erronka global unibertsalei heltzeko, eta helburua ikasleak eta irakasleak trukatzea da Atlantikoaren bi aldeen artean.

Kasu honetan osasuna eta energiarekin erlazionaturiko proiektuak aurkeztu ahal izan dira. Bideoan ikus dezakezuen proiektua Mantentze-lan elektronikoa zikloko 1. kurtsoan lantzen den erronka baten parte da eta eleaniztasuneko ikasleek (horietako bat Telekomunikazio instalakuntzetatik Elektronikara pasa dena) aurkezten dute.