Teensy-synth

Teensy-synth

Proiektua Teensy Sintetizadore batean datza.Teensy plakan oinarritzen da eta helburua musika elektronikoa egiten duen instrumentu bat sortzea da. Honetarako arduino programatik abiatu gara eta eskema elektrikoa atera ondoren potentziometro, slide pots eta botoien bidez instrumentua garatu da.

Informazio gehiago Github-en.

SHELEMIN

SHELEMIN

Proiektu hau theremin batean oinarrituriko musika instrumentu bat da. Proiektuan garatutako instrumentua theremin elektronikoa bat da, distantzia sentsoreak erabiliz tonoa eta bolumena kontrolatzeko antenak erabili ordez.

Zer da theremin bat? Lehenengoetako musika-tresna elektronikoetako bat da, musikariaren kontaktu fisikorik gabe kontrola daitekeena. Berezko instrumentua antenaz eta osziladorez osatuta dago, musikariaren eskuaren posizioa detektatzen dutenak eta frekuentzia eta bolumena kontrolatzen dutenak. Esan bezela, proiektu hontan sentsoreak erabili dira eta theremina digitalizatu da.

Proiektuari buruzko informazio guztia GitHub-en.

Baxu Anplifikadorea

Baxu Anplifikadorea

Proiektu honen helburua Baxu Anplifikadore bat burutzean datza. Anplifikadore hau 60. hamarkadado Fender Jazzman anplifikagailu mitikoan oinarrituta dago, teknologia balbularraz osatua. Hortaz gain, PedalShield bat ere egin da proiektuan. Pedal hau aktibatzean, baxuaren soinuari programatako efektua gehitzen dio. Efektu mota asko izan daitezke, delay, distortion, echo eta tremolo adibidez.

Proiektuari buruzko informazioa GitHub plataforman aurkituko duzue.