
STEAM jardunaldiak robot sozialekin Oarsoaldeako bigarren hezkuntzako ikasleekin
#EkiRobotaren zenbait aurkezpen egin dira interesa izan duten Oarsoaldeako bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxeekin. Oiartzungo Elizalde institutukoek eta Errenteriako Orereta ikastolakoek gertutik ezagutu dute Softbank etxeko Pepper robot soziala. Oiartzungo Elizalde Herri eskolako haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrek ere #EkiRobota-rekin gozatzeko aukera izan zuten.
Hurrengo pausua Eki Taldea osatzea izango da. Oarsoaldeako ikasle guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie #EkiRobota programatzen ikasteko aurrez aurreko 4 saiotan: urtarrilak 25, otsailak 22, martxoak 29 eta apirilak 26 16:15-18:30etan. #EkiRobota programatzen ikasteaz aparte proiektu txikiak burutuko dira 3D imprimagailuak, serigrafiagailuak eta laser bidezko ebakitzaileak erabiliz. Izen ematea galdetegi honen bidez burutuko da: