STEAM jardunaldiak robot sozialekin Oarsoaldeako bigarren hezkuntzako ikasleekin

STEAM jardunaldiak robot sozialekin Oarsoaldeako bigarren hezkuntzako ikasleekin

#EkiRobotaren zenbait aurkezpen egin dira interesa izan duten Oarsoaldeako bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxeekin. Oiartzungo Elizalde institutukoek eta Errenteriako Orereta ikastolakoek gertutik ezagutu dute Softbank etxeko Pepper robot soziala. Oiartzungo Elizalde Herri eskolako haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrek ere #EkiRobota-rekin gozatzeko aukera izan zuten.

Hurrengo pausua Eki Taldea osatzea izango da. Oarsoaldeako ikasle guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie #EkiRobota programatzen ikasteko aurrez aurreko 4 saiotan: urtarrilak 25, otsailak 22, martxoak 29 eta apirilak 26 16:15-18:30etan. #EkiRobota programatzen ikasteaz aparte proiektu txikiak burutuko dira 3D imprimagailuak, serigrafiagailuak eta laser bidezko ebakitzaileak erabiliz. Izen ematea galdetegi honen bidez burutuko da:

 

 

Osasuna 4.0: #EkiRobotarekin jardunaldi praktikoak erizaintza eta arretakoekin.

Osasuna 4.0: #EkiRobotarekin jardunaldi praktikoak erizaintza eta arretakoekin.

CIFP EASO POLITEKNIKOA LHII ikastetxeko Mendekotasun egoeran daude pertsonei arreta (2 talde) eta Erizaintzako zaintza osagarriak (3 talde) heziketa zikloetako ikasle eta irakasleek Pepper robot sozialaren gaitasunak ezagutu dituzte.

Saio praktikoak izan dira. #EkiRobota-rekin elkarreragin dute. Aplikazio sinpleak sortu eta probatu dituzte.

Salud 4.0: Sesiones prácticas con robots sociales con los de Atención y Enfermería.

Salud 4.0: Sesiones prácticas con robots sociales con los de Atención y Enfermería.

Alumnos y profesores de los ciclos formativos Atención a personas en situación de dependencia (2 grupos) y Cuidados auxiliares de enfermería (3 grupos) del CIFP EASO POLITEKNIKOA LHII han conocido las capacidades del robot social Pepper.

Han sido sesiones prácticas en las que han interactuado con #EkiRobota. Han creado y probado ellas mismas algunas aplicaciones sencillas.

 

Pepper robot humanoidearen prestakuntza jarduera | Formación del robot humanoide Pepper

Pepper robot humanoidearen prestakuntza jarduera | Formación del robot humanoide Pepper

CIFP Don Bosco LHII ikastetxeko Elektronika eta Telekomunikazioak saileko 3 irakasle eta 2 ikasle Oloten (Gironan) egon dira astebetez Pepper robotaren oinarrizko prestakuntza jasotzen. Jarduera hori Hezkuntza eta FP Ministerioko Oldbot proiektuaren baitan burutu da.

3 profesores y 2 alumnos del departamento de Electrónica y Telecomunicaciones del CIFP Don Bosco LHII han estado una semana en Olot (Girona) recibiendo formación básica del robot Pepper. Esta actividad se ha llevado a cabo en el marco del proyecto Oldbot del Ministerio de Educación y FP.

Espainiako Hezkuntza eta Lanbideko Heziketako ministerioak Oldbot eta #FP21 proiektuak onartu ditu

Espainiako Hezkuntza eta Lanbideko Heziketako ministerioak Oldbot eta #FP21 proiektuak onartu ditu

Bi proiektu hauetan etorkizuneko hainbat 4.0 teknologia lantzeko aukera izango da.

Oldbot proiektuan robot humanoide bat eskuratuko da eta zaharren egoitzen kolaborazioarekin 3. adineko pertsonen zerbitzura jarriko da robota.

#FP21 proiektuak, ordea, robot kolaboratiboak, FPGA gailuak eta zirkuitu elektronikoak sortzeko 3D inprimagailuak uztartuko ditu.