por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Jun 20, 2022 | Sin categoría
Ekainaren 8an Universal Robots robot kolaboratzaile ekoizelak COLLABORATE ekitaldia antolazu zuen Miramonen. Elektronika eta Telekomunikazioen saila bertan izan zen eta enpresa ezberdinek robotika oinarritzat dituen aplikazioen proposamenak bertatik bertara aztertzeko aukera izan zuen.
Hala nola, soldadura, ikusmen artifiziala, adimen artifiziala, teknologia berriak, etab. uztartzen ziren aplikazioak ikusgai zeuden ekitaldian.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 6, 2022 | Sin categoría
Ikasleek garatutako proiektu hau, robot autonomo bat da. ROS hardware kontrolatzailea erabilitzen du. Robotak kamara bat eta lidar bat ditu ingurunea ezagutzeko eta kanpoko ordenagailu bat erabiliz komandoak ematen zaizkio mugitzeko.
Informazio gehiago Github-en.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Ene 31, 2022 | Sin categoría
Bi proiektu hauetan etorkizuneko hainbat 4.0 teknologia lantzeko aukera izango da.
Oldbot proiektuan robot humanoide bat eskuratuko da eta zaharren egoitzen kolaborazioarekin 3. adineko pertsonen zerbitzura jarriko da robota.

#FP21 proiektuak, ordea, robot kolaboratiboak, FPGA gailuak eta zirkuitu elektronikoak sortzeko 3D inprimagailuak uztartuko ditu.


por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Jul 10, 2021 | Sin categoría
Proiektu hau beso robotiko baten sorreran eta muntaketan oinarritzen da. Moveo beso robotikoa 3D-n inprimaturiko piezaz osatua dagoe eta hainbat elementu ezberdin behar ditu bere funtzionamendurako, hala nola, motoreak, driverrak, elikatze iturria, servo-motoreak, etab. Gainera, bere mugimenduak programatzeko ROS robotika ingurunea erabili da.
Informazio gehiago Github-en.