ZTB jardunaldiak antolatu ditu Bergarako udalak aurtengo udazkena alaitzeko. Historikoki herriak zientziarekin eta haren dibulgazioarekin duen loturari jarraituz hitzaldi, erakusketa eta hezkuntza eskaintza desberdinak antolatu dira. Elektronika-Telekomunikazio mintegitik Metaversoaren inguruko hitzaldira gerturatu gara. Bertan, Metaversoaren ibilbideari errepasoa egin eta etorkizunean datozen erronkak aztertu, eztabaidatu eta jorratu dira.