Partekatzea - Compartir

GAIA klusterreko zuzendari nagusi den Tomas Iriondok Elektronikak eta orokorrean teknologiak izango duen paper garrantzitsuaren inguruko hitzaldia eskaini digu. Besteak beste hauek azpimarratu ditu:

  • Geroz eta sentsore eta gailu elektroniko gehiago instalatuko dira. Helburua datuak eskuratzea da.
  • Gaur egungo negozio eredua aldatuko da: produktua saltzetik produktua alokatzera pasako da.
  • Teknologia kuantikoa disruptiboa izango da; 5 urtetan hasiko gara eragina nabaritzen.
  • Lan esparruko eta bizitzako arlo guztiak digitalizatuko dira. Elektronika, informatika, telekomunikazioak, adimen artifiziala, IoT eta zibersegurtasuna zeharkako teknologiak izango dira.
  • Telekomunikazio eta Elektronika ikasketak dituzten pertsonek ez dute lan faltarik izango. Are gehiago, lana eta lan-badintzak aukeratzeko moduan egongo dira.
Partekatzea - Compartir