por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Jun 6, 2024 | Sin categoría

Ezkerretik eskubira, Ander Esteban eta Bryan Arias
URMAELA proiektua Don Boscoko Mantentze lan elektronikoko 2. mailako ikasle eta Pasaia Lezo Lizeoaren arteko kolaborazio bat bezala sortu zan eta maiatzaren 30ean, proiektua instalatzera joan ginen 2 ikaslerekin, Bryan Arias eta Ander Esteban.
Eskoletako Urmael Sarea (EUS), haien webgunean esaten duten bezala, «eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.»
Pasai Lezo Lizeoak proiektu honetan parte hartzen du eta urmaela laborategi bezala erabiltzen dute, bertako fauna, flora, ekosistemak, urak…zeharkako gai asko jorratzeko ematen bait die.

Pasai Lezo Lizeoko urmaela
Proiektuaren helburua Urmaelaren inguruko datuak transmititzeko gai den estazio meteorologiko bat garatzea izan da, hala nola uraren tenperatura, uraren ph-a, lurraren hezetasuna, uraren uhertasuna eta giroaren tenperatura/hezetasuna. Datu horiek web orri publiko batean ikus daitezke, eta ikasleek denbora errealean eskura ditzakete, edozein unetan.

Prototipoa
Hau egiteko, elektronikako hiru ikasleko talde honek (lehen aipatutako bi ikasleak eta Ignacio Sorarrain) garatu duen prototipoak dituen sentsoreen datuak jaso ondoren, Narrow Band IoT bidez komunikazio mugikorren antenetara bidaltzen dute informazioa eta Node-Red broker bat erabiliz informazioa ThingsBoard-eko webgune publiko batean publikatzen dira modu grafikoan, hemen ikusi daitekeen bezala.

ThingsBoard interfaze grafikoa
Gure ikasleak prozesua nolakoa izan den eta zein teknología erabili dituzten azaldu zieten Pasai Lezo Lizeoko DBHko tekonologiako ordezkariei. Oso aberasgarria izan da bai prozesua nolakoa izan den azaldu dutenentzat, baita DBHko beste ikasle batzuengandik eduki bat jaso dutenentzat ere.

Bryan eta Ander beste ikasleei azalpenak ematen
Gainera, proiektu hau aurten aurrera eraman diren dB Sarien XI. edizioan bi lehiaketetan txapeldun izan da: #proiektOn eta #ekintzaileDB kategorietan.

Ezkerretik eskubira, Ander Esteban eta Ignacio Sorarrain dB Sarietako Standean
Zorionak proiektuan nola edo ala parte hartu dezuten guztiei!

Proiektuaren instalazioa
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Ene 30, 2024 | Sin categoría
Elektronika eta Telekomunikazioak alorgunean ikasturte honetako STEAM jarduerak antolatzen hasi gara. Aurtengoak ere DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta daude eta inguruko ikastetxeei zabaltzen da aukera.
Gure alorgunean egiten dituzten aktibitateei eskerrak elektrizitatea eta elektronika familiako gaiak lantzen dituzte maila guztietako ikasleek, berain interesekoak diren jardueren bitartez.
Jarduera hauetan besteak beste teknologiarekiko interesa pizten da, ikasteko esperientzia praktikoak ahalbidetzen dira eta pentsamendu kritikoa sustatzen da. Ondo pasa!!




por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Nov 29, 2023 | Sin categoría
Aurtegoan ere telekomunikazio instalakuntza zikloko bigarren mailako ikasle eta irakasleak Itelazpik Jaizkibeleko mendi gainean dituen telekomunikazio-azpiegitura publikoak gertutik ezagutzera joan gara.
Ikastetxetik egunerokoan urrunetik ikusten ditugun antenak gertutik ezagutzeko parada izan dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Itelazpiko arduradunei bertako ateak ireki eta EITBren irrati eta telebista seinalea eskualdean igorri ahal izateko atzetik dagoen prozesu konplexua horren ondo azaltzeagatik. Esperientzia bikaina izan da!
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Jun 12, 2023 | Sin categoría
Ikasturte amaiera borobiltzeko eskualdean dauden hainbat enpresa bisitatu dira Telekomunikazio (IT2) eta Mantentze lan elektroniko-ko (ME3) ikasleekin. Hala nola, IDM ( Ingeniería y desarrollo de Máquinas, S.L.), IDK elektronika, eta Papresa. Eskerrak eman enpresa hauei guztiei beren ateak ireki eta ikasleei etorkizunean bete ditzazketen lan postuak erakusteagatik. Esperientzia polita izan da ikasleak enpresetara hurbiltzeko eta Don Bosco LHII-kin elkar lanean diharduten enpresak barrutik ezagutzeko.
IDM materialak (batez ere papera eta kartoia) test-eatzeko enpresa bat da, bertan diseinatu, programatu eta muntatutako makinak gertutik ezagutu ahal izan ziren. IDK Elektronika PCB-en muntaian espezializatutako enpresa da eta azkenik Papresa papergintza-ra zuzendutako lantokia.

por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Jun 7, 2023 | Sin categoría
Maiatzaren 9 eta 11 artean ospatu zen 2022-ko Eusko Skills ekitaldia Irungo Ficoba-n. Lanbide heziketako olinpiada hauetan Elektronika-ko Skill-en antolakuntza Don Bosco LHII ikastetxeko elektronika eta telekomunikazio sailekoena izan zen. Bertan Armeria Eskola-ko eta La Salle Berrozpe-ko ikasleek ere hartu zuten parte Don Bosco-koez gain. Lehenego egunean elkar ezagutu zuten eta hurrengo bi egunetan elektronikaren inguruko hainbat proba egin zituzten; soldaketa, diseinua, programazioa. Spain Skills 2024 ekitaldirako gonbidapena zen proba hauetan erakutsitako trebetasunak ematen zuen saria. Txapelketaz haratago, lehiakideentzako bertan ikusi, ikasi eta bizitakoa izango da euren saririk onena.
Azkenean La Salle-ko Adrian Herrera-ek lortu zuen urrezko domina, Don Bosco-ko Ander Esteban (zilarrezko domina) eta La Salle-ko Nazar Dovhopolov-ek (brontzezko domina) lagundu zioten podium-a osatzen.
