10 urte eta 9 edizio pasa dira I. db Sariak steeam ekimena antolatu eta ospatu genuenetik. Gure Youtube kanal berrian «STEAM» erreprodukzio-zerrenda berria sortu dugu eta bertan kokatu ditugu azken 9 edizioetako bideoak:
CIFP Don Bosco LHIIko Elektronika eta Telekomunikazio sailak brontzezko domina jaso du ‘Real World problem solving in a solidary TVET (Technical and vocational educational trainning)’ proiektuagatik, Elkargo eta Eskola Politeknikoen Munduko Federazioaren (WFCP) sarietan.
Zeremonia birtual batean, sari hau banatu zen, hezkuntzaren eta prestakuntza profesional eta teknikoaren arloko liderrak aintzatesteko.
Aurtengo edizioak interes handia izan du 2020ko sarietan, mundu osoko herrialdeetatik 113 izendapen jaso baititu, besteak beste, Australia, Brasil, Kanada, Txina, Fiji, Kenya, Espainia, Arabiar Emirerri Batuak, Erresuma Batua eta Estatu Batuetatik. Aurkezpenek eta proiektuek erakutsi zuten pertsonen eta erakundeen berrikuntza, dedikazioa eta espiritua hezkuntzaren eta lanbide-heziketaren sektorean. Zortzi kategoria izan ziren eta Don Boscori emandako saria ‘Goi-mailako trebetasun teknikoak’ saria izan zen, azken urteotan Elektronika eta Telekomunikazio sailak egindako lana aintzatesten duena.
El departamento de electrónica y telecomunicaciones del CIFP Don Bosco LHII ha sido galardonado con la medalla de bronce por el proyecto ‘Real World problem solving in a solidary TVET (Technical and vocational educational trainning)’, en los premios de la Federación Mundial de Colegios y Escuelas Politécnicas (WFCP).
En una ceremonia virtual, se hizo entrega de este premio que busca el reconocimiento a los líderes en el campo de la educación y formación profesional y técnica.
Esta edición ha habido un gran interés en los premios 2020, con 113 nominaciones recibidas de países de todo el mundo, como Australia, Brasil, Canadá, China, Fiji, Kenia, España, los Emiratos Árabes Unidos, el Reino Unido y los Estados Unidos. Las presentaciones y proyectos demostraron la innovación, dedicación y el espíritu de las personas e instituciones en el sector de la educación y formación profesional. Ocho fueron las categorías y el premio otorgado a Don Bosco fue en el de ‘Habilidades técnicas superiores’, que reconoce el trabajo del departamento de electrónica y telecomunicaciones estos últimos años.
Pozik jakinarazten dugu sarien Batzorde Teknikoak –Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutakoak– aurkeztutako 133 hautagai aztertu dituela eta 12 finalisten artean dagoela CIFP Don Bosco LHIIko Elektronika eta Telekomunikazioak sailak aurkezturiko «Una mano STEAM solidaria» ekimena.
Proiektuak STEAM Euskadi Zigilua jaso du, STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik lehenengo fasera igaro diren ekimenei ematen zaiena, hain zuzen. Lehenengo fasera igarotzeko irizpide minimoak hauek izan dira: bi puntuko gutxienekoa lortzea helburuen atalean eta bost puntuko gutxienekoa STEAM izaeran. Hurrengo ebaluazio-fasera igarotzeko, beharrezkoa izan da ebaluatutako alor guztietako puntuazioen batura maximoak izatea, hau da, helburuetan, STEAM izaeran, erabilitako metodologian, lortutako emaitzetan, izaera berritzailean eta ezarri beharreko hobekuntzetan.
STEAM Euskadi Estrategiako Adituen Batzordeko sei kidek osatutako epaimahai aditu batek ebaluatuko ditu ekimenak eta erabakiko ditu sariak uztailean zehar. Ebaluazioa egiteko, ekimenaren online defentsa bat egin beharko da (20 minutu, gehienez ere); bertan epaimahaiak proiektua hobeto ezagutzeko galderak egingo ditu.
STEAM hezkuntza sustatzen duen proiektu honi esker Euskadi lurralde berritzaileagoa izan dadin laguntzea dugu helburu.
Electrónica y Telecomunicaciones, los cimientos de una sociedad tecnológica y digitalizada. Presente y futuro. Sin embargo, no son suficientes para garantizar un mundo sostenible, justo, solidario y feliz.
Elektronika eta Telekomunikazioak, mundu teknologiko eta digitalizatu baten oinarriak. Oraina eta etorkizuna. Baina ez dira nahikoak mundu jasangarri, justu, solidario eta zoriontsu bat bermatzeko.
Elektronika eta Telekomunikazioak saileko ikasle ohi, ikasle eta irakasleen bideo-erreportaia. #elektronikadonbosco proiektuko azken urteetako bizipenak, sentipenak eta esperientziak lehenengo pertsonan kontatzen dituen 10 minutuko elkarrizketa multzoa.
Video reportaje de 10 minutos llamado «Lanbide Heziketako ahotsak» (Voces de la FP). Exalumnos, alumnos y profesores del Departamento de Electrónica y telecomunicaciones cuentan sus vivencias, experiencias, recuerdos, sentimientos y opiniones en primera persona.