Innovae Demo Day

Innovae Demo Day

Don Bosco eta Armeria eskolen arteko Birtual Bot berrikuntza proiektuaren garapenean Innovae enpresarekin harremanetan jarri gara euren tresna eta teknologiak ezagutzeko.

Innovae errealitate areagotu eta birtualean oinarritutako soluzioak ematen dituen Start up bat da, Zuatzu poligonoan kokatua. 

Eurek garatutako software-ak ezagutu, probatu eta LH zikloetan nola txertatu daitezkeen aztertzeko helburuarekin gerturatu giñen Usurbilgo LHII ikastetxeko gela inmersiboan egindako demo day-ra. Don Bosco  eta Armeria Eskolako Mekatronika eta Elektronika eta Telekomunikazio sailetako irakasleak egin genuen bisita.

Bertan SAAM, ATR eta bestelako softwareak eta hardware (hololens, stand alone betaurrekoak…) desberdiñak uztartuz proba desberdiñak egin genituen.

Advanced factories-era bisita

Advanced factories-era bisita

Don Bosco eta Armeria eskolen arteko Birtual Bot  berrikuntza proiektuaren barnean formakuntza/ikerkuntza bidaia egin da Advanced Factories industria 4.0 feriara.

Bartzelonan urtero egiten den feria hau industriako berrikuntzen erakuslehio bikaina da. Hainbat hitzaldi entzun, workshop-etan parte hartu eta bertan erakusle zeuden enpresekin harremanetan jartzeko balio izan du bisitak. Hiru egunez, 260 adituk baino gehiagok partekatu dituzte beren ideiak eta arrakasta kasuak Industry 4.0 Congress-en.

Bertan, Industria-automatizazio, robotika, Adimen Artifizial, Machine Learning, VR/AR eta 4.0 Industriatik sortzen diren azken teknologien berrikuntzak aurkitu daitezke, fabrikazio-planten produktibitatea hobetzen lagun dezaketenak.