por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Mar 24, 2023 | Sin categoría
Tomás Iriondo, Director General del Cluster GAIA, nos ha ofrecido una charla sobre el importante papel que desempeñará en el futuro la electrónica y la tecnología en general. Entre otros, ha destacado:
- Cada vez se instalarán más sensores y dispositivos electrónicos. El objetivo es obtener datos.
- Cambiará el modelo de negocio actual: pasará de vender el producto a alquilarlo.
- La tecnología cuántica será disruptiva; en 5 años empezaremos a notar el impacto.
- Se digitalizarán todas las áreas del ámbito laboral y de la vida. La electrónica, informática, telecomunicaciones, inteligencia artificial, IoT y ciberseguridad serán tecnologías transversales.
- Las personas con estudios de Telecomunicaciones y Electrónica no tendrán falta de trabajo. Es más, estarán en condiciones de elegir y negociar sus condiciones laborales.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Mar 24, 2023 | Sin categoría
GAIA klusterreko zuzendari nagusi den Tomas Iriondok Elektronikak eta orokorrean teknologiak izango duen paper garrantzitsuaren inguruko hitzaldia eskaini digu. Besteak beste hauek azpimarratu ditu:
- Geroz eta sentsore eta gailu elektroniko gehiago instalatuko dira. Helburua datuak eskuratzea da.
- Gaur egungo negozio eredua aldatuko da: produktua saltzetik produktua alokatzera pasako da.
- Teknologia kuantikoa disruptiboa izango da; 5 urtetan hasiko gara eragina nabaritzen.
- Lan esparruko eta bizitzako arlo guztiak digitalizatuko dira. Elektronika, informatika, telekomunikazioak, adimen artifiziala, IoT eta zibersegurtasuna zeharkako teknologiak izango dira.
- Telekomunikazio eta Elektronika ikasketak dituzten pertsonek ez dute lan faltarik izango. Are gehiago, lana eta lan-badintzak aukeratzeko moduan egongo dira.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Mar 16, 2023 | Sin categoría

Elektronika-telekomunikazio zikloen jakintza esparruak hobetzeko eta indartzeko asmoz ministerioko #FP21 proiektuaren barnean CEIT-ek eskainitako ROS ikastaro bat jaso dute saileko hainbat irakaslek. Proiektuaren helburuen barne robot kolaboratiboen kontrola ROS bidez egitea lortzeko izan da ikastaroa, proiektuan parte hartzen duten beste ikastetxeekin (IES Politécnico Jesús Marín, Malaga/ IES María Moliner, Avila/ IES EL PALMERAL, Orihuela eta HUHEZI S. Coop. – Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación Universidad de Mondragón) batera gauzatu dena.

por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Dic 16, 2022 | Sin categoría
#EkiRobotaren zenbait aurkezpen egin dira interesa izan duten Oarsoaldeako bigarren hezkuntzako hainbat ikastetxeekin. Oiartzungo Elizalde institutukoek eta Errenteriako Orereta ikastolakoek gertutik ezagutu dute Softbank etxeko Pepper robot soziala. Oiartzungo Elizalde Herri eskolako haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurrek ere #EkiRobota-rekin gozatzeko aukera izan zuten.
Hurrengo pausua Eki Taldea osatzea izango da. Oarsoaldeako ikasle guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie #EkiRobota programatzen ikasteko aurrez aurreko 4 saiotan: urtarrilak 25, otsailak 22, martxoak 29 eta apirilak 26 16:15-18:30etan. #EkiRobota programatzen ikasteaz aparte proiektu txikiak burutuko dira 3D imprimagailuak, serigrafiagailuak eta laser bidezko ebakitzaileak erabiliz. Izen ematea galdetegi honen bidez burutuko da:


por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | Dic 13, 2022 | Sin categoría
CIFP EASO POLITEKNIKOA LHII ikastetxeko Mendekotasun egoeran daude pertsonei arreta (2 talde) eta Erizaintzako zaintza osagarriak (3 talde) heziketa zikloetako ikasle eta irakasleek Pepper robot sozialaren gaitasunak ezagutu dituzte.
Saio praktikoak izan dira. #EkiRobota-rekin elkarreragin dute. Aplikazio sinpleak sortu eta probatu dituzte.