por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 30, 2022 | Sin categoría
Los socios del proyecto Oldbot del Ministerio de Educación y FP han acordado un marco de colaboración con la empresa Alisys para trabajar la robótica humanoide. La empresa Alisys arrendará 2 robots Pepper a los centros de FP del proyecto y les ofrecerá la formación necesaria para desarrollar aplicaciones enfocadas hacia las residencias de personas mayores.

por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 26, 2022 | Sin categoría
BirtualBOT errealitate birtualarekin roboten programak simulatzeko sistema bat da. Teknikako berrikuntza proiektu hau Don Bosco (Andoni Etxeberria) eta Armeria Eskolako (Joseba Etxaniz) berrikuntza sailen laguntzarekin burutu da.
Proiektu honen proposamena, LHko ikastetxeetan dagoen roboten beharrei erantzuteko asmoarekin garatu da. Izan ere, gaur egun erabiltzen diren robotak ugari dira eta ez da erraza ikastetxeetan ekonomikoki eskuragarri izatea, hori dela eta ikastetxe bakoitzean robot gutxi batzuen programazioan oinarritzen dira eta ez robot guztientzako baliagarria izan daitekeen programazioan.
Egoera honen aurrean, proiektuaren helburua robot industrial nahiz mugikorren simulazioak egiteko 3D ingurunearen muntaketa egin eta errealitate birtualean txertatzea da, 3Dko betaurrekoekin ikusi ahal den simulazio erreal bat izateko. Inguruneak eraikitzeko Unity softwarea erabiliko litzateke, 3D inguruneak eraiki eta betaurrekoekin ikusi ahal izateko aukera ematen baitu. Eraikitako sistemako ingurunean erabiltzen diren robotak berriz, Open Source den ROS (Robot Operating System) sistema eragilearekin funtzionatuko lukete, azkenaldian arrakasta handia izaten ari da hau. Industrian txertatuta dago eta hainbat enpresa handi (Boston Dynamics, BMW eta Siemens esaterako), unibertsitate (EHU, ETH-zurich, Universidad Rey Juan Carlos eta UNED esaterako) eta teknologia zentroek (Teknalia) beren garapen robotikoak sistema honetan oinarritzen ari dira, baliabide asko irekiaz eta munduari eskuragarri utziz.
Sistema honek erraztasun eta malgutasun handiak ematen ditu, alde batetik robot fisikoen beharrik ez dagoelako eta bestalde hainbat motatako robotak eta inguruneak erabili ahal izango direlako.
Lanbide heziketako kideen ahalduntzea ezinbestekoa da gai hauen inguruan, gure ikasleek XXI. mendeko industriak izango dituen erronkei erantzun egokia eman ahal izateko.
Aurten landutakoarekin ikastetxean lehengo probak egin dira ikasleekin, beraien feedback-a tresna honen eboluzioan giltzarri izango baita.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 26, 2022 | Sin categoría
Don Bosco eta Armeria eskolen arteko Birtual Bot berrikuntza proiektuaren garapenean Innovae enpresarekin harremanetan jarri gara euren tresna eta teknologiak ezagutzeko.
Innovae errealitate areagotu eta birtualean oinarritutako soluzioak ematen dituen Start up bat da, Zuatzu poligonoan kokatua.
Eurek garatutako software-ak ezagutu, probatu eta LH zikloetan nola txertatu daitezkeen aztertzeko helburuarekin gerturatu giñen Usurbilgo LHII ikastetxeko gela inmersiboan egindako demo day-ra. Don Bosco eta Armeria Eskolako Mekatronika eta Elektronika eta Telekomunikazio sailetako irakasleak egin genuen bisita.
Bertan SAAM, ATR eta bestelako softwareak eta hardware (hololens, stand alone betaurrekoak…) desberdiñak uztartuz proba desberdiñak egin genituen.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 26, 2022 | Sin categoría
Don Bosco eta Armeria eskolen arteko Birtual Bot berrikuntza proiektuaren barnean formakuntza/ikerkuntza bidaia egin da Advanced Factories industria 4.0 feriara.
Bartzelonan urtero egiten den feria hau industriako berrikuntzen erakuslehio bikaina da. Hainbat hitzaldi entzun, workshop-etan parte hartu eta bertan erakusle zeuden enpresekin harremanetan jartzeko balio izan du bisitak. Hiru egunez, 260 adituk baino gehiagok partekatu dituzte beren ideiak eta arrakasta kasuak Industry 4.0 Congress-en.
Bertan, Industria-automatizazio, robotika, Adimen Artifizial, Machine Learning, VR/AR eta 4.0 Industriatik sortzen diren azken teknologien berrikuntzak aurkitu daitezke, fabrikazio-planten produktibitatea hobetzen lagun dezaketenak.
por Elektronika eta Telekomunikazioak Don Bosco | May 13, 2022 | Sin categoría
Este proyecto desarrollado por alumnos de segundo curso de Mantenimiento Electrónico, es una estación meteorológica. Se miden las diferentes magnitudes (velocidad del viento, humedad, cantidad de lluvia, etc.) mediante sensoren y se suben a la nube para visualizarlas como gráficas.
Más información en Github.